Itxi

telebista

11:45ean, ETB2n

Arnaldo Otegiren kartzelako irteera, gaur, 'En Jake' saioan

A.E.|EiTB

Halaber, Madrilekin egingo dute bat Aitor Esteban EAJko diputatua elkarrizketatzeko.

Gaur, Arnaldo Otegiren kartzelako irteera izango da 'En Jake' saioaren hizpide nagusietako bat. Logroñoko kartzelako atarian izango dira Otegiren irteeraren berri eman eta lehen adierazpenak biltzeko. Elgoibarren ere izango da 'En Jake' saioa; izan ere, arratsaldean Otegiren jaioterrian omenaldia eskainiko diote politikariari.

Bestalde, Madrilekin ere egingo dute bat Aitor Esteban EAJko diputatua elkarrizketatzeko. Otegiri buruz eta Pedro Sanchezek EAJri bidalitako dokumentuaz galdetuko dio Lapitzek, besteak beste.

Madrildik bertatik, Lucia Mendez kazetariarekin ere hitz egingo dute, aktualitate politikoa errepasatzeko, Sanchezen hitzaldia 16:30ean hasiko dela kontuan izanik.

kontuan izanik.