Itxi

telebista

16:20an, ETB2n

Inbestiduraren bigarren bozketaren jarraipena, 'SIML' berezian

A.H. | EITB

ETB2k gaur arratsalde osoa iraungo duen saio berezia eskainiko du, Klaudio Landaren gidaritzapean.

Pedro Sanchezek inbestidura lortzeko bigarren bozketa gaur gauean egingo da Diputatuen Kongresuan, eta ETB2ko 'Sin Ir Más Lejos' saioak gertutik jarraituko du bertan gertatzen dena. Politika gaietan adituek osatuko dute solasaldirako mahaia, eta bozketaren aurrekoak eta Sanchezek lortu dituen emaitzen ondorioak sakon aztertuko dituzte.

Horrez gain, Xabier Lapitz kazetaria Madrilgo Kongresutik arituko da, zuzeneko konexioan, gertatzen dena bertatik bertara kontatzen, eta diputatuei zuzenean elkarrizketak eginez.

'Sin Ir Más Lejos' 16:20an hasi eta arratsalde osoan egongo da, azken orduko albisteen berri zuzenean emateko.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista