Itxi

telebista

Kirolak

Futbola eta pilota zuzenean, arratsaldean, ETB1en eta eitb.eus-en

A.A. | EiTB

Bigarren B Mailako Portugalete-Gernika eta Binakako Txapelketako Irujo-Rezusta / Artola-Albisu partidak izango dira ikusgai.

Zuzeneko bi kirol emanaldi eskainiko dituzte ETB1ek eta eitb.eus-en larunbat honetan.

Bigarren B Mailako futbolari eskainitako 'Zilarrezko Futbola' tartean, 16:00etan, Portugaletek eta Gernikak jokatuko duten norgehiagoka izango da ikusgai. Naxari Altunak, Juanan Larrañagak eta Eritz Hernandezek egingo dute kontakizuna.

18:00etan, 'ETB Kantxa' saioa hasiko da Iruñeko Labrit pilotalekutik. Jaialdia Berasaluze II-Apraiz / Arretxe II-Aretxabaleta partidarekin hasiko da. Ondoren, Binakako Txapelketako azken jardunaldiko norgehiagoka jokatuko dute Irujok eta Rezustak, Artola eta Albisuren aurka. Josetxo Lizartzak gidatuko du emanaldia, eta ohi denez, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira lagun.

Bestalde, ostiralean Laudion jokatutako Euskal Herriko Kluben arteko Txapelketako finalak izango dira ikusgai, 12:00etan, ETB4n, Iñigo Aiestaranen kontakizunarekin.

ntakizunarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista