telebista
11:45ean
Eneko Goia Donostiako alkateari elkarrizketa, gaur, 'En Jake'n
A.H. | EITB
Saioak, gainera, egun-eguneko egoera politikoa eta Arnaldo Otegiren elkarrizketaren adierazpen aipagarrienak aztertuko ditu.
Gaur eguerdian, Xabier Lapitzek Eneko Goia Donostiako alkatea elkarrizketatuko du ETB2ko 'En Jake' saioan, eta, besteak beste, Europako Kultur Hiriburutzaren inguruan galdetuko dio. Horrez gain, Eider Hurtado, Jon Iñarritu, Ricardo Crespo eta Rosa Martinea kolaboratzaileek egun-eguneko gaien inguruko solasaldian parte hartuko dute. Otegiri albistegietan egindako elkarrizketa aztertuko dute, eta inbestiduraren bigarren bozketaren emaitzen ondoren Madrilen dagoen egoeraz hitz egingo dute.
'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n.
ETB2n.