Itxi

telebista

Gaur, 22:15ean

Txarly eta labirintoaren aurrerapen bideo sutsua, 'El Conquis' saioan

Saioak, gainera, Cesarren talde aldaketaren gaineko material berria eskaini eta hurrengo saioko eduki batzuk aurreratuko ditu.

Anakonda taldearen bozketa arraroak Txarly kalean utzi du, eta gaurko 'El Conquis' saioan izango da protagonista, gertatutakoa azaltzeko prest. Juanmaren arduragabekeriari esker Maria salbatu zuten; nafarrak Txarlyren aldeko botoa eman izan balu, berdinketa egongo zatekeen kanpamentu txiroan. Bozketa nahasi horren nondik norakoak kontatuko dizkigu Legazpiko ertzain beteranoak.

Gaurko saioak Cesarren talde aldaketaren gaineko irudi berriak eskainiko ditu. Gainera, hurrengo immunitate jokoaren ezaugarriak ezagutuko ditugu, eta Patxi eta Igor lehengora itzuli eta talka fisiko bat izango dutela ikusiko dugu. Beste behin, zizareen labirinto ezaguna oso 'bero' izango da. Lokatz artean, Cesar, Patxi Salinas eta Iñigo aurrez aurre izango dira, venezuelarrak anakonden taldea utzi ostean.

Horrez gain, 'El Conquis' saioak asteko txiorik onena aukeratu eta hamabigarren saioko lehiakide gogokoenaren aukeraketa abiatuko du. Hau eta gauza gehiago, Txarly protagonista izango duen saioan, Gotzon, Eneko, David, Isa, Arantza, Nuri Txurru eta Olatz tertuliakideen iruzkinekin.

'El Conquistador del Amazonas' lehiaketari buruzko eztabaida saioa asteazkenero izaten da ikusgai, gaueko 'Eguraldia' saioaren ostean, ETB2n eta eib.eus-en, Patxi Alonsoren eskutik.