Itxi

telebista

11:45ean ETB2n

Oscar Lopez PSOEko senatariari elkarrizketa, gaur, 'En Jake'n

A.H. | EITB

Saioak Madrilen dagoen egoera politikoa aztertuko du, eta Euskadin dagoen hauteskunde aurreko giroan murgilduko da.

Gaur eguerdian, Xabier Lapitzek Oscar Lopez Senatuko talde sozialistako bozeramailea elkarrizketatuko du Madrildik zuzeneko konexioan, eta egun-eguneko egoera politikoa aztertuko du harekin 'En Jake'n.

Saioak, gainera, hauteskunde aurreko giroa gertutik jarraituko du Eusko Legebiltzarrean, eta, horrez gain, Bizkaiko Alderdi Popularraren gaineko ustezko ustelkeria kasua aztertuko du, auditoreak PPko egoitzara sartu berri direnean.

Amaitzeko, Podemos alderdiaren barruan sortu den krisiaz arituko dira, PSOErekin negoziatzen saiatu ala ez erabakitzeko.

'En Jake', astelehenetik ostiralera ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista