telebista
00:15ean ETB1en
Pisu arineko munduko txapelketa, gaur, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H. | EITB
Horrez gain, Enrico Koelling eta Mirco Ricci boxeolarien arteko pisu erdi-astuneko borrokaldia eskainiko du saioak.
Gaur gaueko 'Boxeo Izarrak' saioak Terry Flanagan eta Diego Magdalenoren arteko pisu arineko munduko txapelketa eskainiko du. Flanagan britainiarrak orain arteko egindako 28 borrokaldiak irabazi ditu eta bera da tituluaren jabe. Magdaleno amerikarrak ere 28 garaipen lortu ditu, baina neurketa bat galdu du.
Bigarren norgehiagoka, Kontinentearteko txapelketa bat izango da. Enrico Koelling eta Mirco Ricci aurrez-aurre. Alemaniarra borrokaldirik galdu gabe dago, baina italiarra arerio zitala da.
Bukatzeko, bi boxeolari gazte ezagutuko dituzte saioan: Pedro Duran eta Daniel Perales. Duranek orain arte egindako 10 borrokaldiak irabazi ditu.
'Boxeo Izarrak' ostiraletan emititzen da, 00:15etik aurrera, ETB1en.