Itxi

telebista

22:30ean

Labirintoaren proba, gaur gauean, 'El Conquistador del Amazonas'en

eitb.eus

Erredakzioa

Pirañak eta anakondak lokatz artean lehiatuko dira, eta Igor eta Patxi Salinas liskarrean ikusiko ditugu.

Labirintoaren proba ikusteko aukera izango dugu, gaur gauean, 'El Conquistador del Amazonas' saioan. Pirañak eta anakondak lokatz artean lehiatuko dira, zelai beteko bataila batean murgilduta, 'tronkoalen jokoa'n bezala.

Immunitatea lortzeko jokoan, Patxi Salinas eta Igor izango dira protagonista. Beste behin ere, aurrez aurre arituko dira, nor baino nor gehiago. Horrez gain, Cesarrekin ere lehiatuko dira anakondak.

Halaber, kapitain batek saioa utzi nahi duela jakingo dugu asteon. Nor izango ote da?

'El Conquistador del Amazonas' astelehenero izaten da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista