Itxi

telebista

'Zinez' saioan

'Bypass' pelikula, gaur gauean, 22:00etan, ETB1en

eitb.eus

Erredakzioa

Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Sara Cozar, Itziar Atienza eta Mikel Losada protagonista dituen filmak dilema sentimental konplexua aurkezten digu.

0:25

Bypass Aitor Mazo eta Patxo Telleria zuzendarien filma eskainiko du gaur gauean ETB1ek, 'Zinez' saioaren baitan. Gorka Otxoa, Barbara Goenaga, Sara Cozar, Itziar Atienza eta Mikel Losada protagonista dituen filmak dilema sentimental konplexua aurkezten du.

Filmak Bartzelonan bizi den euskaldun baten, Xabiren, istorio sentimentala kontatuko du. Bartzelonan haurdun dagoen neska-laguna dauka, baina txikitatik lagun duen neska bat, Maria, hilzorian dago, bihotzean duen gaitz baten ondorioz, eta Euskal Herrira joatea erabakiko du, lagunaren azken orduak harekin emateko.

Ospitalera heltzean, txikitako beste bi lagunekin egingo du topo. Maria betidanik berarekin maiteminduta dagoela aitortuko diote horiek, eta onena berak gauza bera sentitzen duela esatea dela pentsatuko du Xabik. Miraria bailitzan, hilzorian zegoena sendatzen hasiko da.

Xabik gezur horrekin hasi duen maitasun harreman bikoitz horrekin jarraitu beharko du, eta gezur korapiloa neurririk gabe handituko da.

22:00etatik aurrera izango da ikusgai Bypass pelikula, ETB1en.