Itxi

telebista

Txirrindularitza

Kataluniako Itzulia, zuzenean, ETB1n eta eitb.eus-en

A.A.| EiTB

Gaur hasi eta igandera bitartean, 15:30ean, egingo du bat Euskal Telebistak lasterketarekin.

0:20

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Kataluniako Itzulia gaur hasi eta martxoaren 27ra bitartean. Egunero, 15:30ean egingo dute bat txirrindularitza probarekin, azken kilometroak zuzenean eskaintzeko. Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga arduratuko dira kontakizunaz.

Voltaren 96. edizioa Calellan hasiko da, gaur, eta Bartzelonan amaituko da, igandean. Zazpi etapa jokatuko dira, eta horietatik bi goi-mendikoak izango dira: hilaren 23koa La Molina eski-estazioan amaituko da, eta 24koa, berriz, Port Aine estazioan.

5. etapako ibilbidea, Valls herrian amaituko dena, klasiko bat da jada, eta zazpigarrena, ohi denez, Bartzelonan amaituko da, Montjuic mendiko zirkuituari zortzi itzuli eman ostean. Azken etapa goizez jokatuko da.

192 txirrindularik hartuko dute parte aurten Kataluniako Itzulian, 24 taldetan banatuta.

ong> banatuta.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista