Itxi

telebista

'El Conquis'en 11. atala

Cesarrek saioa utzi du eta ez da taldeen bateratzean izango

Cesarrek saioa uztea eta Patxi Salinasen rol aldaketa izan dira taldeen bateratzearen aurreko azken ataleko unerik nabarmenenak.

Koldarra izan da Cesar, eta duelua egin gabe utzi du "El Conquistador del Amazonas" saioa 11. atalean. Hainbat aitzakia eman zituen venezuelarrak portugaletetarraren aurka duelurik ez egiteko: lana, sorbaldako mina, alabak, Txapelarekiko eskuzabaltasuna, itxaronaldiak… Egia esan, kanpamentu bateratuan anakondekin aurkitzearen beldur da Cesar. Tamalgarria da, izan ere, borroka gogorra ikusiko genuke. Txapela izan da Cesarren erabakiaren onuraduna, gainerako lehiakideekin batera irabazlea izateko aukerak izango baititu.

11. atalak beste berri bat ere eman digu: kapitainei lehiakide izateko aukera eman diote, eta orain arteko pribilegiorik gabe lehiatzeko aukera izango dute aurrerantzean. Aho zabalik gelditu ziren Patxi eta Peio aukera horren berri izan zutenean. Bilbotarrak ia ez zuen zalantzarik izan, eta baiezkoa eman zion Julian Iantziri. Anakondak, bere taldekideak, pozik azaldu ziren abenturan Salinasekin batera jarraituko zutela jakin zutenean, baina, Juanmak esan zuen bezala, orain badakite azeria oilategian dagoela. Peio pare bat astez egon da saioa uzteko irrikan, baina badirudi erronka onartuko duela eta lehiakide bezala izango dugula.

Immunitate jokoa taldeen bateratzera iristeko azken aukera zen. Anakondek amorrua eta harrotasuna izan zituzten garaipena lortzeko arma bezala. Erkuk, azkenean, erakutsi du zergatik den saioa irabazteko faboritoenetakoa. Eta Patxi Salinasek handitasunez ospatu zuen anakonden garaipena, Athleticekin 1984an Kopa irabazi zuenean bezala.

zuenean bezala.