Itxi

telebista

22:15ean

'El caballero oscuro' pelikula, gaur gauean, ETB2n

'El caballero oscuro' akziozko thrillerra Christopher Nolanek zuzendu du, eta Christian Bale, Heath Ledger eta Aaron Eckhart ditu protagonista.

Euskal Telebistako bigarren kateak El caballero oscuro (The Dark Knight) pelikula emango du gaur gauean. Bereziki Batman superheroian oinarritutako akzio eta dramaz osaturiko thrillerra dugu. Christopher Nolanek zuzendutako pelikulak Christian Bale, Heath Ledger eta Aaron Eckhart aktoreak ditu protagonista.

Batman/Bruce Wayne (Christian Bale) Gotham City-n  sortutako krimenaren aurka borroka egitera itzuli da Jim Gordon (Gary Oldman) tenientearen eta Harvey Dent (Aaron Eckhart) fiskalaren laguntzaz. Burututako ekintza eraginkorra izango da Joker (Heath Ledger) agertu arte; izan ere, pertsonaia honen agerpenarekin hirian kaosa nabarmenduko da.

El caballero oscuro gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.