telebista
16:10ean
'Robin Hood' pelikula, gaur arratsaldean, ETB2n
Ridley Scottek zuzendu du 'Robin Hood' pelikula estatubatuarra, eta Russell Crowe, Cate Blanchett eta Oscar Isaac ditu protagonista.
Robin Hood pelikula estatubatuarra eskainiko du gaur arratsaldean Euskal Telebistako Bigarren kateak. Abentura eta akziozko pelikula hau Ridley Scottek zuzendu du, eta Russell Crowe, Cate Blanchett eta Oscar Isaac ditu protagonista.
Ingalaterran XII. mendean kokatzen da istorioa. Robin Longstride (Russell Crowe) arkularia, Nottingham hirira itzuliko da hil aurretik Sir Robert Loxleyek (Douglas Hodge) egindako promesa betetzeko: bere ezpata haren aitari eramatea. Bitartean, Juan Sin Tierra (Oscar Isaac) erregearen agindupean, Robin Hooden eta bere lagunen helburuetako bat gerra zibilaren sorrera galaraztea izango da.
Robin Hood pelikula gaur izango da ikusgai, 16:10ean, ETB2n.