00:10

telebista

'El Conquis'en 12. atala

Lekuk jokoa irabazi du, eta janariaren banaketak gatazkak sortu ditu

Anakondak pirañak gainditu dituzte jokoaren lehen zatian, eta ondoren Leku gainerako berdeak baino hobea izan da.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • telegram
  • Bidali

Anakondek ederki abiatu dute "El Conquistador del Amazonas" saioaren fase bateratua. Lekuk immunitate jokoa irabazi du, Amazonas ibaian zehar igeri egiterako orduan onena izan baita. Jokoaren lehen zatia taldeka egin dute, eta hori erabakigarria izan da hernaniarraren garaipenerako. Anakondek pirañek baino askoz hobe egin dute arraunean, eta, ondoren, Leku izan da jaun eta jabe, Juanma, Iñigo eta Patxi taldekide ohien aurrean bere indar basatia erakutsita. Gainerako berdeak apurka-apurka iritsi dira. Pirañek, bestalde, gorriak ikusi dituzte itsasontzian, koordinazio faltaren ondorioz eta taldekide batzuk axolagabe aritu direlako. Txapela baino ez zen gogotsu aritu, eta uretara jauzi egin zuen ontzia buiara hurbiltzeko irrikaz. Igorrek, Sofik, Migok eta Ainarak, aldiz, indarrak neurtu zituzten, duelura joateko arriskuan baitaude. Ainarak uretatik ateratzeko laguntza eskatu zien antolatzaileei, eta, beraz, bera izan zen galtzailea. Badirudi urdinek Peioren falta somatzen dutela; izan ere, Julianek emandako aukerari ezezkoa eman dio eta ez du lehiakide bezala parte hartuko.

Ikurrinera iritsi zirenean, biziraupenerako lagungarri izango zitzaizkien elementuak lortzeko enkante batekin egin zuten topo. Guztiak joan ziren janariaren bila: lehenengo iritsi zirenek tartak, pasta, ogia, hanburgesak, eta beste hainbat jaki lortu zituzten; azkenentzat, aldiz, ez zen janaririk egon. Txapelak elkartasun eza egotzi zien gainerako lehiakideei. Atsotitzak dioen bezala, "Mendiak mendiaren beharrik ez, gizonak gizonarena bai".

Baina, oraindik ere, okerrena heltzear zegoen: irudikatu zutena baino askoz txarragoa zen kanpamentu bateratua. Berrikuntza bezala, lehiakide bakoitzak bere etxola eraiki behar izan zuen, bakarka. Guztiek, Lekuk izan ezik, sari bezala bere etxola eraikita baitzegoen dagoeneko. Jaguar taldeko kide ohiak kezka bat dauka, izan ere, hurrengo saioan garaipenik lortzen ez baldin badu bizimodua atera beharko du nolabait.

Agerikoa da buruz buruko fasea hasi dela dagoeneko. Lehen gatazka handia janariaren banaketak sortu du. Lekuk badu bere janaria, baina janariaren banaketan parte hartu nahi du, eta Iñigori eta Patxiri hori ez zaie ongi iruditzen. Anakonda familia handiaren banaketaren bezperan al gaude? Laster ikusiko dugu, fase bateratuaren lehen bileran.

lehen bileran.

Iruzkinak

  • Publizitatea
    logo eitb nahieran
    Publizitatea
    Floorren arauak Ezarrita dagoenaren aurkako arauak ezartzen Floorren arauak
    Prentsa Aretoa Prentsa oharrak, deialdiak, agenda, fototeka,… Prentsa Aretoa
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena