Itxi

telebista

11:45ean ETB2n

Gobernua eratzeko negoziazioen azken ordua, gaur, 'En Jake'n

A.H. | EITB

Alderdi Sozialistak Ciudadanosekin eta Podemosekin egingo dituen bilerak gertutik jarraituko ditu saioak.  

Gaurko 'En Jake' saioak Madrilen Gobernua eratzeko negoziazioen azkeneko ordua eskainiko du. Esther Palomera kazetariak alderdien azkeneko mugimenduen berri emango du Diputatuen Kongresutik zuzenean. Besteak beste, PSOEren eta Ciudadanosen arteko astearte arratsaldeko bilera, eta alderdi sozialistak Podemosekin asteazken goizerako aurreikusita duen bileraren inguruko xehetasunak emango ditu. Xabier Lapitz aurkezlearekin batera, Fabio Gonzalez, Iñaki Iriondo, Juan Mari Gastaca eta Olatz Barriuso solaskideak bilduko dira mahai inguruan, eguneko albiste nabarmenenak aztertzeko.

'En Jake' astelehenetik ostiralera emitituko da, 11:45etik aurrera, ETB2n.