telebista
11:45ean
Anton Danboreneari elkarrizketa, gaur, 'En Jake'n
A.H. | EITB
Saioak, gainera, Madrileko egoera politikoa eta Espainiaren defizit datuak aztertuko ditu.
Gaur eguerdian, Xabier Lapitzek Anton Danborenea Bizkaiko PPko presidentea elkarrizketatuko du 'En Jake' ETB2ko saioan. Hitzorduan zehar, Euskadin bere alderdiak bizi duen egoera aztertuko du gonbidatuak, eta horrez gain, Arturo Aldekoa Bizkaiko presidente ohiaren kargugabetzeaz hitz egingo du.
Xabier Lapitzekin batera, Iker Merodio, Teresa Toda, Andoni Unzalu eta Jorge Hinojal kolaboratzaileak bilduko dira solasaldi mahairen inguruan. Besteak beste, Madrilen bizi den momentu politikoa eta Espainiaren defizit datuak aztertuko dituzte. Montoro ministroak adierazitakoaz eta Bruselak ezarritako datuak bete dituzten autonomi erkidegoez arituko dira.
'En Jake' ostiralean izango da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2n.
trong>, ETB2n.