Itxi

telebista

ETB2n

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea, gaur eguerdian, 'En Jake' saioan

A.A. | EiTB

Solas-mahaian Iñigo Iturratek, Iñaki Iriondok, Natalia Rojok eta Juantxo Iturriak hartuko dute parte.

Gorka Urtaran Gasteizko alkatea hartuko du Xabier Lapitzek gaur 'En Jake' saioan, Arabako hiriburuaren aktualitatea aztertzeko. Elkarrizketan esandakoak eta egunak dakartzan beste gaiak aztertzeko, halaber, Iñigo Iturrate, Iñaki Iriondo, Natalia Rojo eta Juantxo Iturria bilduko dira solas-mahaira.

Horrez gain, Jorge Valencia Malagako Unibertsitateko zientzia politikoetan katedradunarekin mintzatuko da Lapitz, korrupzio kasuen eta dimisioen inguruan.

Igandetik ahoz aho dabiltzan 'Panamako paperak' ere hizpide izango dituzte; Reala kasu horretan nahastuta egon liteke, filtrazioaren arabera, zenbait jokalari atzerritarri 'offshore' konpainien bidez ordaindu baitzieten.

'En Jake' saioa astelehenetik ostiralera, 11:45ean hasita, ETB2n.