telebista
21:45ean
Jotaren garapenari buruzko 'Jotamentala' dokumentala, gaur, ETB1en
A.H. | EITB
'Oholtzan' saioak eskainiko duen Aiko Taldearen ekimen honek hainbat dantzari, koreografo eta folklore ikertzaileren testigantzak jasoko ditu.
ETB1ek Jotamentala dokumentala eskainiko du gaur 'Oholtzan' saioan. Aiko Taldearen ekimenez egindako lan honetan, jota dantzaren historia eta garapena aztertzen dute. Hogeigarren mendean Euskadiko dantzarik popularrena izan zen arren, gure herrira heldu zenean bekatuzko dantza atzerritarra zela uste izan zuten askok, baina denbora pasa ahala euskal dantza 'garbi eta kasto'aren sinbolo bilakatu zen.
Euskal Herriko hainbat tokitan grabatutako dokumentala da, Iparradean, Bizkaian eta Gipuzkoan, batez ere, hainbat profesionalen testigantzak bildu ditu, besteak beste, Cesc Gelabert eta Jon Maya dantzari eta koreografoarenak, Juan Antonio Urbeltz, Jon Pertika, Iñaki Irigoyen eta Jose Inazio Ansorena folklore ikertzaileenak, eta Aiko taldeko kideenak.
Dokumentalak, gainera, artxiboko irudi eta argazkiak eskainiko ditu, horien artean, 1955an Orson Welles zinegileak BBCrako egindako The Land of the Basques dokumentalarenak.
'Oholtzan' gaur emitituko da, 21:45etik aurrera, ETB1en.