telebista
20:15ean
Euskal Herriko gazteluetan barrena, gaur, 'De lo Bueno lo Mejor'en
A.E.|EiTB
Olite, Hondarribia, Hendaia y Miarritze inguruan dauden lau gaztelu zoragarritan sartuko da ETB2n Reyes Pradosek aurkezten duen saioa.
ETB2n Reyes Pradosek aurkezten duen 'De lo Bueno, lo Mejor' saioa gazteluz gaztelu ibiliko da gaur arratsaldean. Printzeak, printzesak, zaldunak, dorreak eta antzerakoen istorioak izango dituzte hizpide 20:15ean hasiko den saioan. Euskal Herriko lau gaztelu zoragarri barrutik eta kanpotik erakutsiko dizkigute.
Hendaian, itsasoari begira eraiki zuten XIX. mendean Abadia gaztelua. Anton Abadia, euskal lore jokoen bultzatzaile nagusia, izan zen gaztelua eraikitzeko agindua eman zuena. Estilo neogotikoan eraiki zuten, Erdi Aroko gazteluetan inspiratuta.
Nafarroan, Euskal Herriko gaztelurik zoragarrieneko bat aurkituko dugu. Erdi Aroan Nafarroako errege-erreginek eraikitako Oliteko gaztelua. XIII. eta XIV. mendeen artean eraiki zuten Carlos III.ak eta haren emazte Leonorrek agindu eta finantziatuta. Diotenez, urteak adina gela omen ditu eraikinak.
Itsas ertzera itzulita, Hondarribian Carlos V.aren gaztelua aurkituko dugu. Datuek diotenez, 1200. urte ingururako eraikita omen zegoen eraikina. Ia beti militarren koartel izan zen, baina Espainiako errege familiak ere hartu izan du ostatu bertan; 1660an, adibidez, Espainiako errege-erreginen alaba, Maria Teresa, Luis XIV. Frantziako erregearekin ezkondu zenean. Bidasoa ibaian dagoen Faisaien uhartean ospatu zuten ezkontza. XX. mendean berritu egin zuten eta, gaur egun, Paradorea dago bertan.
Azkenik, Miarritzetik 5 kilometrora Arcangues gaztelua aurkituko dugu. XX. mendean berreraiki zuten, baina bere garaiko dekorazioa mantentzen du. Eraikinean bizi den Iradiako markesak erakutsiko digu lekua.
kua.