Itxi

telebista

ETB2n

Etxe bereziak, 20:15ean, 'De lo Bueno lo Mejor' saioan

A.E.|EiTB

Iruñea, Eraul, Donibane Garazi eta Mungia herrietan dauden etxe bitxiak erakutsiko dituzte

Etxe bereziak eta bitxiak erakutsiko ditu gaur arratsaldean 'De lo Bueno, lo Mejor' saioak. Reyes Prados Iruñea, Eraul, Donibane Garazi eta Mungian bizi diren lau familiaren etxeetan sartuko da, zein berezitasun dituzten erakusteko.

Nafarroan, Iruñetik gertu, domotika nagusi den 220 metro karratuko etxea ikusiko dugu. Len, Iruñera maitasunagatik etorri zen amerikarra, eta bere familia bizi dira bertan. Domotika zer den ikasteko balioko digu bisita honek.

Bestetik, lastozko etxe bat ere ikusi behar dugu. Hiru txerritxoen etxean pentsatzen ari bagara, errealitatetik oso urrun gaudela konturatuko gara. Lastozko etxeek dituzten abantailak ikusteko, Nafarroako Eraul herrira joan behar dugu, eta Cristinak, jabeak, nolako etxea duen erakutsiko digu.

Donibane Garazin, berriz, XVI. mendeko jauregian sartuko gara. Citadelle kalean dago, eta Unescok gizateriaren ondare izendatu zuen. Gaur egun bertan bizi den jabeak berritu zuen, baina bere garaiko dekorazioa eta ezaugarriak mantenduz.

Azkenik, Mungiako La Bilbaina luxuzko auzora egingo dugu bisita, bertako etxe zoragarrietako bat barrutik eta kanpotik ezagutzeko.

'De lo Bueno, lo Mejor' larunbat eta igandeetan izan ohi da ikusgai, 20:15ean eitb.eus-en eta ETB2n.

en eta ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista