Itxi

telebista

22:30ean

'Largo Winch'en abenturak, gaurko 'La Noche de...'n

A.H. | EITB

Saioak, gainera, Jennifer Annistonen edertasun sekretuak azalduko ditu eta Felix Linaresen pelikula gustukoenak erakutsiko ditu.

Gaur gauean, 'La Noche de...'k akzio eta abentura film bikaina eskainiko du: Largo Winch, Jean Van Hammeren komiki ezagunean oinarritutako pelikula. Nerio Winch enpresari diruduna hiltzen denean, honek adopzioan hartutako semeak, Largo Winchek, hartuko du enpresaren ardura. Semeak aitaren heriotzaren atzean dagoen konspirazioa argitu beharko du. Tomer Sisley eta Kristin Scott Thomas aktoreak dira protagonistak, eta Felix Linaresek pelikularen eta aktore zerrendaren datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Saioak, gainera, Jennifer Anniston aktorearen inguruko erreportajea eskainiko du. Izan ere, 50 urterekin, munduko emakumerik ederrenaren izendapena jaso du People aldizkariaren eskutik. 'LND'k Annistonen edertasunaren sekretuak aztertuko ditu Los 7 secretos de belleza de Jennifer Anniston atalean.

Horrez gain, Glenn Ford, Western pelikuletako izarra eta bizitza errealean gerra heroia izandako aktorearen inguruko Los archivos de Hollywood atala eskainiko du 'La Noche de...'k, bere jaiotzaren mendeurrenean.

Amaitzeko, Felix Linaresek bere hiru pelikula gustukoenak azalduko ditu, eta telebistako beste aurkezle ezagunen zine preferentziak ere erakutsiko ditu Tu peli favorita atalean.

'La Noche de... Largo Winch' gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Telebista