Itxi

telebista

ETBri saria

'Objetivo Euskadi'k ONCE Euskadiren 2016ko sari solidarioa jaso du

ETBko saioaz gainera, Peñascal Koop., Sabin Ipiña, Lantegi Batuak eta Arartekoa saritu ditu ONCEk.

  • Premios ONCE Solidarios Sariak: Objetivo Euskadi (ETB)

    Premios ONCE Solidarios Sariak: Objetivo Euskadi (ETB)

'Objetivo Euskadi' ETBko saioak ONCE Euskadiren 2016ko sari solidarioa jaso du, Komunikazio Lanaren alorrean. Maite Iturbe EiTBko zuzendari nagusiak, eta Digytal 'Objetivo Euskadi' egiten duen ekoiztetxeko  Javi Gutierrez, Andoni Etxeandia eta Carmen Jimenez izan dira saria hartzen Bilboko BBKren egoitzan izan den ekitaldian.

ETBz gainera, honako hauei egokitu zaizkie gainontzeko sariak: Peñascal Kooperatiba (Entitate, Elkarte eta GKEen kategoria), Sabin Ipiña (Pertsona Fisikoaren kategoria), Lantegi Batuak (Enpresaren kategoria) eta Arartekoa (Erakunde Publikoaren kategoria).

Sariak eman dituzten pertsonak hauek dira: Jose Luis Pinto, ONCEko presidente ordea; Javier Dominguez, ONCE Euskadiko lurralde presidentea; Bakartxo Tejeria, Eusko Legebiltzarreko presidentea; Angel Toña, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua, eta Gonzalo Rodriguez, Euskadiko Sareen-Sarea Hirugarren Sektoreko presidentea.

'Objetivo Euskadi' Euskal Telebistako saioa saritzeko honako arrazoiak aipatu ditu epai-mahaiak: "ahotsik ez dutenei ahotsa emateagatik, haiek entzuteko aukera emateagatik eta edukien trataera zaintzeagatik".

2016ko ONCE Euskadiko Sari Solidarioen epaimahaia honako hauek osatu dute: Pedro Ontoso, El Correo-ko zuzendariordea; Koldo Campo, Bilboko Herri Irratiko 'Egunon Bizkaia' saioko eta Begirada.org-ko zuzendaria; Josetxo Hernandez, ASLE Euskadiko Lan Sozietateak-eko gerentea; Juan Carlos Sola, EDEKAren ordezkaria; Carlos Bargos, Caritas Bizkaiako zuzendaria; Aurora Madariaga, Deustuko Unibertsitateko Aisialdia eta Desgaitasun Katedraren zuzendaria; Imelda Fernandez, ONCEko Kontseilari Orokorra; Javier Dominguez, ONCE Euskadiko lurralde Kontseiluko presidentea, eta Juan Carlos Andueza, ONCE Euskadiko Lurralde ordezkaria.

lde ordezkaria.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista