Itxi

telebista

11:45ean

IU eta Podemos alderdien akordioa hizpide, gaur, 'En Jake'n

A.H. | EITB

Xabier Lapitzek Sol Sanchez IUko diputatua elkarrizketatuko du.

Gaur eguerdian, Sol Sanchez IU alderdiko diputatua elkarrizketatuko du Xabier Lapitzek, Madriletik zuzenean, 'En Jake' ETB2ko saioan. Hitzorduan zehar, bere alderdiaren eta Podemosen arteko akordioaz arituko dira.

Horrez gainera, Esther Palomera kazetariarekin arituko da, egoera politikoa aztertu eta Podemosek PSOEri egindako azkeneko eskaintzaren azken ordua jasotzeko. Izan ere, Senaturako zerrendetan elkarrekin aurkeztea proposatu die Pablo Iglesiasek sozialistei.

'En Jake' saioak gertutik jarraituko ditu euskal alderdien zerrendetako aldaketak eta izan diren azkeneko mugimendu politikoak aztertuko ditu. Horretarako, Luisja Telleria, Iker Casanova, Jorge Hinojal eta Carmen Carron solaskideen partaidetza izango du platoan.

'En Jake' gaur izango da ikusgai, 11:45etik aurrera, ETB2en.