Itxi

telebista

Kirolak zuzenean

Giroko 13. etapa eta Galdakaoko pilota-jaialdia, gaur, ETBn

A.A. | EiTB

Bi emankizunak zuzenean jarraitu ahal izango dira ETB1en eta eitb.eus-en.

Gaur 13:00etan egingo dute bat ETB1ek eta eitb.eus-ek Italiako Giroko 13. etaparekin. Palmanova eta Cividale del Friuli arteko etapa menditsua zuzenean jarraitzeko aukera izango dute ikus-entzuleek. Lehen mailako bi mendate (Montemaggiore eta Cima Porzus) eta bigarren mailako beste bi (Crai eta Valle) igo beharko dituzte txirrindulariek 170 kilometroko etapa honetan. Ohi denez, Fermin Aramendi eta Xabier Usabiaga arduratuko dira kontakizunaz.

Gauean, 22:00etan, 'ETB Kantxa' saioak Galdakaoko pilota-jaialdia eskainiko du, zuzenean. Bertan, eskuz binakako bi partida jokatuko dira: Arretxe II-L. Galartza / Elezkano II-I. Zabala eta Berasaluze II-Untoria / Olaizola II-Larunbe. Xabier Euzkitze, Joxan Tolosa eta Xabier Andueza izango dira esatariak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista