Itxi

telebista

00:00etan, ETB1en

Shane Mosley eta Nigel Benn handiaren semea, gaurko 'Boxeo Izarrak'en

A.A. | EiTB

Lehendabizi, Mosleyk Ricardo Mayorgaren aurka jokatutako borroka emango du saioak. Ondoren, 19 urte baino ez dituen Conor Benn ezagutzeko aukera izango dugu.

  • boxeo izarrak

Shane Mosley eta Nigel Benn handiaren semea izango ditu ardatz aste honetako 'Boxeo Izarrak' saioak. Pedro Mari Goikoetxeak gidatzen duen saioa gauerdian izango da ikusgai ETB1en. Ohi denez, Manu Maritxalar izango du lagun esatari-lanetan.

Hasteko, Shane Mosley eta Ricardo Mayorgaren arteko norgehiagoka eskainiko dute, orain zortzi urte egin zutenaren errebantxa. Mosley 16 aldiz izan da munduko txapeldun hiru pisutan; Mayorga, berriz, lau bider. Biek ere, 40 urte baino gehiago dituzte, baina, 'Sugar' Mosley bereziki sasoi onean dabil oraindik.

Bigarren norgehiagokan, Conor Benn ezagutuko dugu, Nigel Benn handiaren semea. 19 urte baino ez ditu, eta profesional mailan hasiberria da. Bide batez, horren aitak 1990ean Iran Barkleyren aurka egindako neurketa gogoratuko dute.

Azkenik, Rex Tso txinatarra eta Michael Enriquez filipinarraren arteko borrokaldia izango da ikusgai.