Itxi

telebista

ETB1en eta ETB2n

On Zientzia lehiaketa, aste honetan, 'Teknopolis' saioan

A.E.|EiTB

Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroarekin batera 'Teknopolis'ek bideo lehiaketa antolatzen du urtero.

Aste honetako 'Teknopolis' saioa berezi samarra izango da. Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroarekin batera 'Teknopolis'ek On Zientzia bideo lehiaketa antolatzen du urtero. Saioaren zati nagusia, beraz, lehiaketari eskainiko zaio. Bideo sarituak ikusi eta lehiaketaren irabazleak ezagutuko dituzte.

Tknikak Lanbide heziketari aplikatutako ikerketa eta berrikuntzarako zentroak ikastetxeetan berrikuntza prozesuak kudeatzeko eredu bat garatu du. Berrikuntza errutinak du izena eta proiektu honen helburua da ikastetxeetan berrikuntza eta sormen gaitasuna areagotzea, hau da, ideietatik abiatuta proiektuak sortzea eta proiektuak emaitza bilakatzea. Dagoeneko lanbide Heziketako 47 zentrotan ari dira proiektu honekin lanean.

'Teknopolis' gaur 12:30ean eskainiko da ETB1en eta igandean 09:30ean ETB2n.

trong>.

trong>.