Itxi

telebista

22:00etan

Villabonako Anjel Laskuraini omenaldia, 'Asko Maite Zaitut' saioan

A.E.|EiTB

Zuhaitz Gurrutxagak Mikel Pagadiren laguntza ere izango du gaur, 22:00etan.

0:24

Villabonako Agustin Laskurain omenduko dute igande honetan 'Asko Maite Zaitut' saioan. Agustin, Villabonan antolatzen diren ekitaldi gehienetako 'alma materra' da. Oinkari herriko dantza taldeko sortzaileetakoa, Villabonara garagardo azoka ekarri zuena, artisau azokako sustatzaileetakoa, herriko txirrindularitza jardunaldietako ekintzailea... Ez dago Villabonan antolatzen den eta bera kanpoan geratzen den ekitaldirik.

Irrintzi elkartearen kide izanik, elkarteko lagunek omenaldia bultzatu eta Agustini merezitako omenaldia eskainiko diote herriarengatik egindako guztiagatik.

Kasu honetan, Mikel Pagadi taldekide villabonatarra tartean izango dugu kamera ezkutua prestatzen laguntzeko, eta Agustinen erreakzioari punta gehiago ateratzen laguntzeko. Susmatuko ote du zerbait? Nola erreakzionatuko du?

Gaur, 22:00etatik aurrera, ETB1en.