telebista
ETB2, 22:30
'Las Huellas Perdidas' dokumental sailaren azken atala, gaur gauean
A.E.|EiTB
ETAk behin betiko armak uzteko erabakia hartu zuenetik gaur arteko epea aztertuko du.
'Las Huellas Perdidas' dokumental sailaren azken atala eskainiko du ETB2k gaur gauean, Amaya Cayerok aurkeztuta. ETAk behin betiko armak uzteko 2011ko urrian egin zuen adierazpena ekarri zuen prozesua du ardatz.
Epe horrek garai berri bati eman zion hasiera Euskadin. Bolada honetan giltzarri izan dira, besteak beste, gertakizun hauek: indarkeriaren biktimen onespen eta kalte-ordain esparruaren garapena Eusko Legebiltzarrean; ikastetxeetan biktima askok gorrotoaren aurka egindako adierazpena, Aieteko Konferentzia, Gleencreee ekimena eta hainbat udalerritan izandako elkarrizketak.
'Las Huellas Perdidas' 22:30ean dago ikusgai ETB2n.
ETB2n.