Itxi

telebista

Conquis 2017ko castinga

Zein dira 'Conquis'eko online castingean arrakasta izateko gakoak?

I.A. | EITB.EUS

Txema Montoya eta Joxan Goñi "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko zuzendariek Internet bidezko castingean arrakasta izateko sekretua azaldu dute.

1:09

Aurrez aurreko castingak bukatuta, aukera bakarra dute "El Conquistador 2017"ko lehiakide izan nahi dutenek: Internet bidezko castinga egitea. Oraindik bideoa prestatu ez baduzu, hemen dituzu saioaren zuzendarien zenbait gomendio, beraiek erakartzeko.

Internet bidezko castingean arrakasta izateko gakoak.

Joxan Goñi eta Txema Montoya "El Conquistador del Fin del Mundo" saioko zuzendariek zenbait gomendio eman dituzte zure castinga besteena baino erakargarriagoa izan dadin. Hona hemen zerrenda:

1. Oso dibertigarria izan dadila. Bideoa hasitakoan, ikusten jarraitzeko gogoa piztea.

2. Originala izan dadila, aldez aurretik egindako castingetan ikusi ez den modukoa.

3. Zainduta egon dadila. Maila oso ona duten bideoak bidaltzen ditu jendeak.

4. Pertsona ezagunen bat ager dadila zu lehiakide bezala ona izango zarela esaten.

5. Parte-hartzaileak gauza bereziren bat egiten jakinez gero, erakuts dezala.

6. Parte-hartzaileak ez dezala esan "lagunen laguna naiz"; hori funtsezkoa da.

7. Parte-hartzaileak ez dezala esan "ez dut inoiz ere tranparik egingo"; hori gezurra da.

Oraindik ere ez badakizu zer bideo mota prestatu Conquiseko webeko formularioaren bidez bidaltzeko, lehiakide batzuek saioko parte-hartzaile izateko bidali zituzten bideoak ikusi.

Aitor Zabalzak "El Conquistador del Amazonas"en parte hartu zuen pirañen taldean. Internet bidezko castingerako bidali zuen bideoan ehizan eta arrantzan egiteko zuen trebetasuna erakutsi zuen.

Ainhoa Gomez ere, telerrealitate saioaren 12. edizioan izan zen, jaguarren taldean. Ingalaterran bizi da, eta bertatik bidali zuen bideoa.

Eta ezin Nakorren bideoa ahaztu. "El Conquis"en zazpigarren edizioko irabazlea izan zen azkenean zarauztarra.