Itxi

telebista

22:15etik aurrera

'Vidas ajenas' eta 'Turbulencias' filmak, gaur, ETB2n

Angelina Jolie eta Ethan Hawke ditu protagonista D.J. Carusoren thrillerrak. Bigarrena, ostera, Robert Butlerrek zuzendu zuen eta Ray Liotta eta Lauren Holly protagonista dituen akziozko filma da.

Euskal Telebistako bigarren kateak Vidas ajenas (Taking Lives, 2004) filma emango du gaur gauean. D.J. Carusok zuzendutako thrillerra Angelina Jolie, Ethan Hawke eta Kiefer Sutherland ditu protagonista.

Montrealgo Poliziak profil psikologikoak egiten aditua den Illeana Scott (Angelina Jolie) agentearen zerbitzuak behar ditu, bere biktimen nortasuna bere kaxara erabiltzen dituen hiltzaile bat harrapatzeko. James Costaren (Ethan Hawke) presentziak garrantzi handia izango du ikerketa prozesuan; izan ere, hiltzailea biktimetako batekin izan zen unean ikusi omen zuen.

Vidas ajenas pelikula 22:15ean izango da ikusgai, ETB2n.

"Cine 2": Turbulencia: Abróchense los cinturones

Ondoren, Turbulencia: Abróchense los cinturones (Turbulence, 1996) filma izango da ikusgai ETB2n. Akziozko film hau Robert Butlerrek zuzendu zuen, eta Ray Liotta, Lauren Holly eta Brendan Gleeson ditu protagonista.

Poliziak Ryan Weaver (Ray Liotta) gaizkile arriskutsua harrapatu du New Yorken, eta Los Angelesera eramango du, hegazkinez, beste preso batekin batera.