telebista
11:45ean
Jose Antonio Pastor izango da, gaur, 'En Jake' saioan
A.H. | EITB
Anjel Oiarbide 'Gure Esku dago' plataformaren bozeramalearekin arituko dira erabakitzeko eskubideaz, atzo egin ziren galdeketen inguruan.
Gaur eguerdian, Jose Antonio Pastor PSE-EEko parlamentaria elkarrizketatuko dute ETB2ko 'En Jake' saioan, eta egun-eguneko gai politikoak aztertuko dituzte sozialistarekin.
Horrez gain, Anjel Oiarbide 'Gure Esku dago' plataformako bozeramaleari zuzeneko elkarrizketa egingo diote, eta atzo egin ziren galdeketen inguruan arituko dira berarekin.
'En Jake' saioak, gainera, Eider Hurtado, Diana Urrea, Ricardo Crespo eta Ramón Rabanera solaskideen partaidetza izango du.
'En Jake' astelehenetik ostiralera izaten da ikusgai, 11:45etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.