Itxi

telebista

22:15ean

'Miss Agente Especial 2: Armada y fabulosa', gaur, ETB2n

Akzioa eta komedia lotzen dituen film hau John Pasquinek zuzendu zuen, eta Sandra Bullock, Regina King eta Enrique Murciano ditu protagonista.

Euskal Telebistako bigarrek kateak Miss Agente Especial 2: Armada y fabulosa (Miss Congeniality 2: Armed and Fabulous) 2005eko pelikula eskainiko du gaur. Akzioa eta komedia lotzen dituen pelikula hau John Pasquinek zuzendu zuen, eta Sandra Bullock, Regina King eta Enrique Murciano ditu protagonista.

Gracie Hart (Sandra Bullock) FBIko agentea AEBko miss ederrena aukeratzeko lehiaketan infiltratuko da, bertan jaso duten mehatxua barrutik ikertzeko. Lehiakide bihurtuta, miss atseginena izendatuko dute, eta horrek leku nabarmena emango dio hedabideetan. Azkenaldian, gauzak ez zaizkio batere ondo joan maitasun kontuetan, eta izendapenak emango dion famak arlo profesionalean ere ez dio mesederik egingo. Horrez gain, 'La cara del FBI' saiora joan beharko du elkarrizketa egitera.

Miss Agente Especial 2: Armada y fabulosa filma gaur izango da ikusgai, 22:15ean, ETB2n.