Itxi

telebista

Aurrerapena

Gepardoaren arnasa hurbiletik, gaur, 'Safari Wazungu'n

Gaurko atalean, esploratzaileek Afrikako faunarik ikusgarriena ezagutuko dute. Aurrez aurre ezagutuko dute gepardoa, felidorik azkarrena.

Pixkanaka, "Safari Wazungu"ko esploratzaileak Afrikako aurpegiak ezagutzen ari dira, baina oraindik ere asko dute ikusteko, eta ez dute basapiztiarik ikusi aurrez aurre; dena den, lehenago edo geroago, baten bat ikusiko dute.

Hain zuzen ere, hori izango da hurrengo probaren funtsa: 8 wazunguek gepardoarekin, Lurreko felidorik azkarrenarekin, egingo dute topo. Gai izango ote dira animaliari begietara begiratu eta korrika ihesi ez joateko? Puntuak lortzeagatik merezi du, batez ere zerrendaren lehen postuetan egoteko lehia oso handia delako, baina lasaitasun handia beharko dute abenturazaleek ihes ez egiteko. Gainera, dagoeneko ezagutzen ditugu zenbaiten fobiak; batez ere, Coman Mitogok dituenak.

Ez galdu "Safari Wazungu"ren 6. atala, gaur, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.

itb.eus-en.

itb.eus-en.