Itxi

telebista

20:15ean

Magia berezia duten hoteletan, gaur, 'De Lo Bueno, Lo Mejor' saioan

A.H. | EITB

Lantzeko Iribarria hotela, Biarritzeko Le Shilhouette, Hondarribiako El Obispo eta Eako Ea Astei etxeak ezagutuko ditu saioak.

  • Iribarnia ostatua

    Iribarnia ostatua

'De Lo Bueno, Lo Mejor' saioak magia berezia duten lau hotel bisitatuko ditu gaur, igandea. Biarritzen egongo dira, bertako eraikinik adierazgarrienean kokatzen den Le Shilhouette hotelean; Hondarribian, XIV mendeko jauregi batean kokatzen den El Obispo hotela ezagutuko dute; Nafarroako Lantz herrian bikotearekin joateko Iribarnia hotel bikainean izango dira; eta Bizkaiko Ea herrian Ea Astei etxeak ezagutuko dituzte.

Nafarroako Lantz herrian ospatzen diren inauteriek ospe handia eman diote, eta Rebeca Gimeno kazetariak herria ezagutu ez ezik, bertako Iribarnia hotelean izango da.

Bizkaiko Ea herrian, bestalde, ezagunak dira Ea Astei etxeak, XV. mendeko harrizko baserri baten inguruan kokatuak. Bertan dago Vita etxea, Euskadiko lehen ostatu jasangarria, eta Xabin Fernandez kazetariaren eskutik ezagutuko dute.

Biarritzeko eraikinik zahar eta nabarmenetariko batean kokatzen da Le Shilhouette hotela, eta Rebeca Gimenok goitik behera arakatuko du.

Hondarribian, El Obispo hotela XIV-XV mendeetako jauregi batean dago, herriko alde zaharrean, eta Nerea Alisek bere sekretu guztiak ezagutuko ditu.

'De Lo Bueno, Lo Mejor' gaur emitituko da, 20:15etik aurrera, ETB2n.