Itxi

telebista

Zarautzen

Omenaldi gozoa, 22:00etan, 'Asko Maite Zaitut' saioan

A.H. | EITB

Venezuelatik etorritako Horacio Chacinek bere aitaginarrebak omenduko ditu Zarautzen.

0:20

'Asko Maite Zaitut' saioak omenaldi oso gozoa eskainiko du gaur. Duela 16 urte Venezuelatik etorritako Horacio Chacinek bere aitaginarrebak omenduko ditu Zarautzeko Musika plazan: Jon Aizpurua eta Blanca Diez.

Jon eta Blanca erretiratu berri den gozogile bikote bat da. Euren alaba, June, Venezuelatik etorritako Horaciorekin maitemindu eta etxean ez ezik, negozioan ere sartu zuten. Familiak betiko gozotegi bat izanik, Jonek Horaciori lanbidea erakutsi eta etxean ondo baino hobeto hartu zuten. Horregatik, Horaciok, omenaldi berezi baten bitartez, urte hauetan guztietan emandako laguntza eskertuko die.

Baina nola egingo dute topo Zuhaitzekin? Gozotegiaren ondoko lokala erosi eta dantzaleku bat zabaldu nahi duela esango die eta negozioak nolabait elkartzeko ideiarekin burutazio berezi batzuk botako dizkie. Zein izango da erreakzioa? Eta nola hartuko dute omenaldia?

'Asko Maite Zaitut' gaur emitituko da, 22:00etatik aurrera, ETB1en.