Itxi

telebista

Zuzenean, 15:50ean

Suitzako Itzuliaren bosgarren etapa, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en

A.H. | EITB

Brig-Glis eta Cari herrien arteko 126,4 kilometroko goi mendiko etapa izango da.

Gaur arratsaldean, Euskal Telebistak Suitzako Itzuliaren bosgarren etapa eskainiko du zuzenean. 126,4 kilometroko goi mendiko etapa izango da, Brig-Glisen hasi eta Cariko eski estazioan amaituko dena.

Ibilbidean, Furkpass mendatea (%6,5eko igoera eta 16 kilometro) eta San Gottardo mendatea (8,5 kilometro, %7ko igoerarekin) nabarmenduko dira Cariko helmugara heltzeko igoeraren aurretik (11,2 kilometroko %8ko igoera).

Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak emanaldiaren gaineko kontakizuna egingo dute ETB1en eta eitb.eus-en 15:50etik aurrera.

.