Itxi

telebista

22:30ean

San tribuarekin ehizan, gaur gauean, 'Safari Wazungu'n

Abenturazaleek ehizan egiten ikasiko dute san tribuko kideekin Kalahari basamortuan. Munduko tribu zaharrenetakoa da.

"Safari Wazungu" saioko esploratzaileak Kalahari basamortura hurbiltzen ari dira, eta munduko tribu zaharrena aurkituko dute bertan. San tribuko kideek hizkuntza bitxia dute, eta, gainera, planetako aztarnari onenak izateaz harro daude; beraz, beraiekin ehizan egitea pribilegio handia da, eta are pribilegio handiagoa da beraien errespetua lortzea.

Boskimano izenez ezagutzen ditugun arren, beraiek nahiago dute san tribua izena erabiltzea; izan ere, antzinako esploratzaile europarrek erabilitako izenak, boskimano hitzak, "zuhaitzetako gizonak" esan nahi du, eta mespretxuzko hitz hori baztertu nahi dute.

Himbekin izandako esperientzia ahaztezina izan zen, eta sanekin izango duten bizikidetza are eta zirraragarriagoa izango da. Kalahariko biztanleen eskutik, denboran atzera egingo dute esploratzaileek.

Ez galdu "Safari Wazungu", astelehenetan, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en. Gainera, atal guztiak ikusgai daude EiTB Nahieran webean.

/a> webean.