telebista
22:10ean
'La casa de los Rocheville'ren bigarren atala, gaur, ETB2n
Jacques Otmezguinek zuzendu duen telesailaren bigarren atala ematen du Euskal Telebistak larunbatetan. Film honek, Virginie Desarnauts eta Jérémie Covillault ditu protagonista.
Euskal Telebistako Bigarren kateak La casa de los Rocheville (La Maison des Rocheville) telesail frantziarraren bigarren atala eskainiko du gaur, ekainak 18. Lana, Jacques Otmezguinek zuzendu du, eta Virginie Desarnauts eta Jérémie Covillault ditu protagonista.
Telesailaren oinarria familia baten istorioaren bilakaera da, 1895tik 1968ra. Bigarren atal honetan, Carlos, Antonio eta Sylvanak haurrak hazten ikusten dituzten bitartean, Villeblanche familiaren inguruan gordetzen dituen sekretuak ezagutzera ematen hasten da.
La casa de los Rocheville larunbatetan izango da ikusgai, 22:10ean, ETB2n.
Cine 2: In&Out
Errenkadan, 23:55ean, Frank Ozek zuzendutako In&Out komedia izango da ikusgai. Film honek Kevin Kline eta Matt Dillon ditu protagonista.