Itxi

telebista

22:30ean

'After earth' filmaren estreinaldia telebistan, gaur, 'LND'n

A.H. |EITB

Saioak, gainera, Zac Efron aktore gaztea hartuko du protagonista, eta Olivia de Hallivanden 100. urtebetzea ospatuko du.  

Gaur gauean, 'La Noche de...'k After earth zientzia fikziozko pelikula estreinatuko du telebistan. Will Smith eta bere semea, Jaden Smith, dira filmaren protagonistak, eta aita-semeak izango dira pantailan ere. Mundu postapokaliptiko batean gizakientzat toki arriskutsu eta basatia bihurtu den Lur planetan girotzen da istorioa. Felix Linaresek pelikularen filmazioaren eta aktore zerrendaren inguruko datu guztiak emango ditu emanaldiaren aurretik.

Horrez gain, Zac Efron aktore gaztea Radriografias atalaren protagonista izango da, Hollywoodeko egungo gorputzik onena dela esaten baitute bere jarraitzaileek.

Bestalde, Hollywoodeko gidoilariek Euskadi eta penintsula osoaren inguruan aritu izan direnean egin dituzten hanka-sartzeak gogoratuko ditu 'La Noche de…'k, La Conquista de Hispania atalean.

Amaitzeko, Olivia de Havilland aktorearen inguruan arituko da saioa. Lo que el viento se llevó film ezagunean Melaniaren papera egin zuen aktoreak 100 urte beteko ditu uztailaren 1ean, eta, hori dela eta, haren ibilbidea errepasatuko dute Los archivos secretos de LND atalean.

'La Noche de... After earth' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, eitb.eus-en eta ETB2n.

trong>

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Euskal Telebista