Itxi

telebista

Txirrindularitza

Tourreko lehen etapa menditsua, gaur, zuzenean, ETB1en

A.A. | EiTB

Limoges eta Le Lioran artean jokatuko da 5. etapa.

Lehen etapa menditsuari aurre egin beharko diote Frantziako Tourreko lasterkariek, gaur arratsaldean. Limoges eta Le Lioran artean, 216 kilometroko ibilbidea osatu beharko dute, eta sei mendate gainditu beharko dituzte: Côte de Saint-Leonard-de-Noblat (4), Côte du Puy Saint-Mary (3), Col de Neronne (3), Pas de Peyrol (2), Col du Perthus (2) eta Col de Font de Cère (3).

Tourreko 5. etaparen emanaldia ETB1en eta eitb.eus-en jarraitu ahal izango da, 15:00etatik aurrera, Fermin Aramendi, Xabier Usabiaga eta Pedro Mari Goikoetxea esatarien kontakizunarekin.

ntakizunarekin.

ntakizunarekin.