telebista
22:30ean
Erregeen eta erresumen jokoa, gaur, 'Una Historia de Vasconia'n
A.H. | EITB
VIII. mendean euskal lurraldean zeuden leinu ezberdinen arteko borrokak eta aliantzak izango ditu ardatz.
Gaur gauean, 'Una Historia de Vasconia' dokumental sailak Erregeen eta erresumen jokoa atala eskainiko du. VIII. mendean, 711 urteko Bisigodoen Erresumaren inbasio musulmanari erantzunez, errege-leinu kristauak sortu ziren, eta horiek euskal lurraldeen Erdi Aroko historia mamitu zuten: Asturiasko erresuma mendebaldean, Iruñea mendebaldeko Pirinioen magalean, eta Karlomagnoren inperio frankoa iparraldean. Bestalde, Islamera bihurtutako tokiko leinu batek, Banu Qasiek, Nafarroa hegoaldetik zuzendu zuen beren agintea.
Monarkia horiek guztiak elkarrekin borrokatu ziren erresumak sortzeko garaian. Zenbait borroka (Arrigorriaga, Orreaga…) Euskal Herriaren nortasunaren sorrerako mitoak bihurtu ziren, gaurdaino.
Ez da horren ezaguna, ordea, borroka eta gatazka militarrak baino, mende ilun horietako protagonistek sarriago egin zituztela aliantzak, koalizioak eta ezkontza bidezko elkartrukeak, eta bakez bizi izan zirela elkarrekin.
Milurtekoaren aldaketarekin batera, Antso Nagusia itzal handiko pertsonaia agertu zen, eta berak elkartu zituen, lehenengo aldiz eta behin historian, euskaldunen lur guztiak, baita haiekin zer ikusirik ez zeukaten beste asko ere.
'Una Historia de Vasconia' gaurn emitituko da, 22:30etik aurrera ETB2n.
ng>