Itxi

telebista

16:15ean

'Spy Game' filma, astelehen arratsaldean, ETB2n

Tony Scott da film honen zuzendaria, eta Brad Pitt eta Robert Redford aktore nagusiak. Jarraian, Negociador pelikula emango da, Samuel L. Jackson eta Kevin Spacey aktoreekin.

Euskal Telebistak Spy Game filma eskainiko du, astelehenean. Tony Scott da filmaren zuzendaria, eta Brad Pitt eta Robert Redford dira aktore nagusiak.

Nathan Muir (Robert Redford) CIAko agente beteranoa da, eta Tom Bishop (Brad Pitt) haren ikaslea. Hainbat urte egon dira batera lanean, baina Tom Elizabeth (Catherine McCormack) izeneko neska batekin maiteminduko da, eta Muirrekin duen harremana hoztu egingo da.

Urte batzuk geroago, Bishop, espioitza leporatuta, Txinan atxilotu dutela eta 24 orduko epean hil egingo dutela esango diote Muirri. Bishop salbatzea arriskutsuegia dela pentsatuko dute CIA agentziakoek, baina Muir ez da ezer egin gabe geratuko eta bere kabuz salbatzen saiatuko da. Hori lortzeko, CIA engainatu beharko du, ez baitu nazioarteko arazo bat sortu nahi.

Spy Game filma astelehenean izango da ikusgai, 16:15ean, ETB2n.

Cine aventura: Negociador

Jarraian, 18:00etan, F. Gary Gray zuzendariaren filma izango da ikusgai. Akzioz eta intrigaz jositako film honek, Samuel L. Jackson, Kevin Spacey eta David Morse ditu protagonista.