telebista
Kirolak zuzenean
Donostia-Donostia Klasika, gaur, ETBn
A.A. | EiTB
Pasaian jokatuko den Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bandera ere eskainiko da; eta arratsaldeko Bilboko pilota jaialdia, berriz, gauean izango da ikusgai.
Txirrindularitzako Munduko Koparen barruan dagoen Donostia-Donostia Klasika zuzenean jarraitu ahal izango da, gaur, ETB1en eta eitb.eus-en, 15:00etatik aurrera. Fermin Aramendik eta Xabier Usabiagak egingo dute zuzeneko kontakizuna helmugatik bertatik eta Alfontso Arroiok mototik egingo du lasterketaren jarraipena.
EuskoTren eta San Miguel ligetako arraunlariek Pasaian izango dute hitzordua, arratsaldeko 18:00etan. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bandera jarriko da jokoan. Mikel Olazabalek, Ibon Gaztañazpik eta Sara Gandarak emango dute estropadaren berri.
Zuzeneko emanaldia amaitutakoan, piraguismoari egingo diote tartea, ETB1en eta eitb.eus-en, Bidasoaren 50. Jaitsieraren laburpena eskaintzeko. Xabier Ormazabal arduratuko da emankizunaz.
Gauean, 21:45ean, Bilboko Bizkaia pilotalekuan arratsaldez ospatutako jaialdia izango da ikusgai. Atariko partidan Jaka-Rezusta eta Artola-Ibai Zabala izango dira aurrez aurre. Ondoren, Bizkaiko 5 ½ko Txapelketako finala jokatuko da: Olaizola II-Aretxabaleta / Altuna III-Barriola. Josetxo Lizartza, Jokin Errasti eta Xabier Andueza izango dira esatariak.
Amaitzeko, 12:00etan, ETB4n eta eitb.eus-en, zesta puntako Euskal Herriko Herriarteko Txapelketako finalaren kontakizuna egingo du Iñigo Aiestaranek Felix Espilla aditua lagun duela.
n duela.