telebista
Zinema
'Fuga desesperada' thrillerra, gaur gauean, ETB2n
Brandon Fraser, Dominic Purcell eta Ethan Suplee dira Damian Leek zuzendutako film kanadiarraren protagonistak.
Fuga desesperada (Breakout) filma eskainiko du gaur gauean Euskal Telebistaren bigarren kateak. Brandon Fraser, Dominic Purcell eta Ethan Suplee dira Damian Leek zuzendutako film kanadiarraren protagonistak.
Jen (Holly Deveaux) eta Mickey (Christian Martyn) neba-arreba gazteak hileta baten lekuko izango dira, familiaren lagun batekin (Daniel Kash) kanpinean zeudela. Gaizkileak, Tommy (Dominic Purcell) eta Kenny Baxter (Ethan Suplee) anaiak, haurrak hiltzen saiatuko dira, beraien aurka deklaratu ez dezaten. Baina orduan Jack Damson (Brendan Fraser) haurren aitak kartzelatik alde egingo du, eta seme-alabak salbatzen saiatuko da.
Ez ezazu galdu Fuga desesperada filma, ostiralean, 22:15ean, ETB2n.