Itxi

telebista

Futbola

Euskal futbol taldeen denboraldi-aurrearen azken txanpa, zuzenean

A.A. | EiTB

Athletic, Real, Eibar, Alaves eta Osasunaren partidak eskainiko dituzte ETB1ek eta eitb.eus-ek astean zehar.

0:15

Euskal futbol taldeak denboraldi berriaren prestaketaren azken txanpan sartuak dira, eta Euskal Telebistak zuzenean eskainiko ditu astean zehar jokatuko dituzten partidak.

Gaur izango dugu lehen hitzordua: Athleticek Alemaniako Borussia Dortmund taldearen aurka jokatuko duen partida eskainiko da, Suitzako Saint Gallen herritik zuzenean, 18:45ean.

Asteazkenean euskal derbi bat izango dugu: Real Sociedad-Eibar. Bergaran jokatuko da partida hau, aurtengo Kilometroak jaiaren alde. 19:00etatik aurrera izango da ikusgai.

Ostiralean, beste derbi bat, Osasunaren eta Eibarren artekoa, Etxarri-Aranatzen. 19:00etan hasiko da emanaldia.

Larunbatean, 20:30etik aurrera, Valladolid-Alaves norgehiagoka izango da ikusgai.

Azkenik, igandean, Alemaniako Gelserkirchen hiritik, Schalke 04-Athletic partida eskainiko da 17:00etan.

Emanaldi guztiak zuzenean jarraitu ahal izango dira ETB1en eta eitb.eus-en. Larunbateko partidaren kontakizuna Iñaki Mikeok egingo du eta beste guztiena Joseba Urkiolak. Aditu lanak, ohi denez, Juanan Larrañagak egingo ditu.

o ditu.