telebista
22:15ean
Olatz Beobide eta Amaia Lizarralde, gaur 'Donostiako Aste Nagusia'n
A.H. | EITB
Saioak, gainera, Enigma Fireworks suetxearen su artifizialen erakusketa eskainiko du zuzenean.
Olatz Beobide eta Amaia Lizarralde aktoreak izango ditu gonbidatu gaur gauean Izaro Iraetak eta Agustin Ezenarrok aurkezten duten 'Donostiako Aste Nagusia' saioak. Aktoreek Nomophobiak antzezlana aurkeztuko digute, eta mugikorrarekin dugun mendekotasunaz hitz egingo dute.
Unai Etxabek, bere aldetik, Donostian gauez dauden festa-giro ezberdinak erakutsiko dizkigu, eta zezensuzkoaren ibilbidea ere nolakoa izaten den erakutsiko du.
Nerea Alias, berriz, Kontxako hondartzatik zuzenean arituko da suak ikustera joan den jendearekin. Gaur, Bulgariako Enigma Fireworks suetxeak eskainiko ditu su artifizialak.
'Donostiako Aste Nagusia' gaur gauean izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.