telebista
22:30ean
'Firewall' akzioz beteriko filma, gaur, ETB2n
A.H.
EITB
Akzioa eta suspensea oinarri dituen filmak aktore-zerrenda bikaina du: Harrison Ford, Virginia Madsen, Nikolaj Koster-Waldau...
Gaur gauean, ETB2k Richard Loncraine zuzendariaren Firewall (2006) filma eskainiko du. Akzioa eta suspensea oinarri dituen lan honek aktore-zerrenda bikaina du: Harrison Ford, Paul Bettany, Virginia Madsen eta Nikolaj Koster-Waldau, besteak beste.
Filmak Jack Stanfielden istorioa kontatzen du, Seattle hiriko Landrock Pacific Bankeko segurtasun informatikoan lanean diharduen langile baten istorioa, alegia. Maila altuko exekutibo leial bat legez, lapurren aurkako sistema informatiko eraginkorrenetariko bat eraiki du. Halere, sistema honek badu oharkabeko gako bat: Jack bera. Lapur azkar eta bihozgabe bat sistemaren ahultasunaz baliatuko da horri aurre egiteko.
Firewall filma gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.