telebista
22:30ean
Gerra karlistak aztergai, gaur, 'Una Historia de Vasconia' saioan
A.E. | EiTB
Karlistadak eta Zumalakarregi anaien arteko talkak izango ditu hizpide Alberto Santanak gidatzen duen saioak.
Euskal Herrian talka honek bi gerra zibil eragin zituen, gerra karlistak, eta gaurko 'Una historia de Vasconia' saioak, horien nondik norakoak aztertuko ditu. Zumalakarregi anaien artean argi eta garbi agertu zen gatazka hau, eta bien arteko talka honetan ere murgilduko da Alberto Santana historialaria, garaiko gizartearen banaketa egoeraren adierazgarri baitzen. Miguel Antonio politikari liberal nabarmena zen. Gipuzkoan diputatu izan zen hainbat aldiz, eta 1812ko Cadizko Konstituzioaren idazleetako bat ere bai. Tomas de Zumalakarregi, berriz, karlista zen, eta pentsamolde antiliberala eta ultrakontserbadorea zeukan.
'Una historia de Vasconia' gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n.