Itxi

telebista

Marrazki bizidunak

'Heidi' eta 'Marco', egunero, ETB3n

A.H. | EITB

Arratsaldero, marrazki bizidun ezagunen atal bana izango da ikusgai ETB3n, 18:45etik aurrera.

Aste honetatik aurrera, 'Heidi' eta 'Marco' marrazki bizidun ezagunak izango dira ikusgai ETB3n. Arratsaldero, telesail bakoitzaren atal bana eskainiko da 18:45etik aurrera, '3txulo' saioaren aurretik, hain zuzen ere. Asteburuetan, astean zehar emandako atalak errepikatuko dira; larunbatetan, 'Heidi' eskainiko da 15:30ean, eta igandetan, ordu berean, 'Marco'.

'Heidi'

Bere aitonarekin Suitzako Alpeetara bizitzera joango da Heidi, bost urterekin umezurtz geratzen denean. Aitona erretxinak laster hartuko dio maitasuna bilobari, eta Heidi oso gustura biziko da mendian. Pedro eta Clara lagunekin, eta aitonaren txakurrarekin eta ahuntzekin batera, hainbat abentura biziko ditu.

'Marco'

Marco Genevan bizi den umea da. Italian bizi duten krisi ekonomiko larriaren ondorioz, bere amak Argentinara emigratu behar izango du, eta denbora tarte bat Amerikan igaro ondoren, etxera idazteari utziko dio. Marcok, orduan, Amedio tximinoa lagun hartuta, bere amaren bila joatea erabakiko du, Italiara bueltan ekartzeko asmoarekin.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea