telebista
22:00etan
'Gasteiz Kantuan', gaur gauean, 'Oholtzan' saioan
Gorka Knörr, Mikel Urdangarin, Xabier Euzkitze, Maria Amolategi eta beste hainbat abeslari ezagun Gasteizko Espainia Plazan eskaini zuten ikuskizuna emango du ETB1ek.
'Txoria, Txori', 'Lau Teilatu', 'Erribera', 'Oi Ama Euskal Herria' eta beste hainbat euskal klasiko entzun ahalko dira gaur ETB1eko 'Oholtzan' saioak eskainiko duen 'Gasteiz Kantuan' emanaldian. Gasteizko Espainia Plazan grabatutako ikuskizunak publikoaren ezinbesteko parte hartzea izan zuen, eta ETB1ek larunbat honetan eskainiko du, 22:00etatik aurrera.
Hainbat abeslari ezagun izango dira oholtza gainean, tartean, Mikel Urdangarin, Gorka Knörr, Xabier Euzkitze, Maria Amolategi, Jaione Olazabal eta Laura Latienda. Bankako Menditarrak (Iparraldeko abesbatza), Olabide Ikastolako kideak, Gasteizko Algara Dantza Taldea eta Gasteizko Erraldoiak ere izango dira bertan ikusgai.